Ekonomia Berreskuratzeko Plana

Spread the love

Gaur aurkeztu dugu Gipuzkoako Ekonomia Berreskuratzeko Plana, 28 milioi euroko aurrekontua duen neurri eta programa sorta bat egituratzen duena, COVID-19ak ekonomia- eta enpresa-sarean duen eragina arintzeko, sare hori suspertzeko bitartekoak ezartzeko eta bere etorkizuna bermatzeko oinarriak finkatzeko.

Ahalegin guztiak egingo ditugu Gipuzkoako enpresek, eta batez ere enpresa txiki eta ertainek, epe luzera lehiakortasuna eta iraunkortasuna indartzeko.