Etxegorria, elkarbizitza-gune berria

Spread the love

Etxegorria elkarbizitza-gune berria bisitatu dugu. Elkargune hori harreran dauden adingabeen eta haien jatorrizko familien arteko bisitak egiteko erabiltzen da.

Joan den azaroan, Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Ikusgaitzak’ kanpaina abiarazi zuen, babesgabetasun egoeran dauden haurrak ikusarazteko eta harrera-familia gehiago aurkitzen saiatzeko.  Zehazki, 60 harrera-familia bilatu nahi ziren, hainbat arrazoi direla medio beren familian hazi ezin diren eta, horregatik, harrera-familia bat behar duten adingabeentzako.

Gaur egun, Gipuzkoan 412 haur eta gazte bizi dira harrera-familietan; horietatik 75 adin-nagusitasuna bete duten eta harrera-familiarekin bizitzen jarraitzen duten gazteak dira. 122 familia zabalaren modalitatean bizi dira, 201 familia boluntarioetan eta 14 familia espezializatuetan. Premia bereziak dituzten haurrak daude, profil desberdineko familiak behar dituztenak.  Helburua da familiako kide batek, gutxienez, kualifikazio, esperientzia eta prestakuntza espezifikoa izatea, gehien behar duten” adingabeei arreta emateko eta haiekin esku hartzeko plan bat garatu ahal izateko. Horregatik, borondatezko familiak behar badira ere, harrera-familia espezializatuak osa ditzaketen pertsonei dei berezia egin nahi diegu.