Gipuzkoa Talent Forumen laugarren edizioa

Spread the love

Nazioarteko esperientzia handia eta kualifikazio maila handia duten 400 pertsona inguruk aukera izango dute lurraldeko 40 enpresak eskaintzen dituzten lana eta lan aukerak bertatik bertara ezagutzeko, Gipuzkoa Talent Forumen laugarren edizioan, Gipuzkoako Foru Aldundiak talentua sortzeko, erakartzeko eta atxikitzeko duen estrategiaren barruan urtero antolatzen duen foroan.  Donostiako Reale Arena estadioan egin da topaketaren irekiera ofiziala. Erabateko lehentasuna da industriaren lehiakortasunari eustea, pertsona guztiek, batez ere gazteek, beren bizitza eta lan proiktuak garatu ahal izan ditzaten Gipuzkoan. Pertsona guztiek beren potentziala garatu dezaten egiten dugu lan.