La vieja cultura política de Bildu

Ha tenido que  pasar un año de legislatura para que Bildu haya comparecido en las Juntas Generales con el objeto de presentar un Programa de Gobierno. Lo ha hecho no por voluntad propia, sino obligado por la Ley (La Norma Foral de Organización Institucional en su artículo 26.3 obliga al Diputado General a definir un Programa de Gobierno), y debido a la insistencia de la oposición. Continue reading «La vieja cultura política de Bildu»

Solidaritatearen balioak

Gipuzkoan estatuan dagoen gizarte politika eredurik aurreratuena daukagu urteetan mantendu izan dugun lankidetza publiko-pribatuari esker.

Ez da egun bateko lana izan. Oraingoan ere errealitatearekin lotura zuzena duen eredu baten arrakasta da, Lurraldeko elkarteekin, boluntarioen kulturarekin eta, batez ere, euskal gizartean historikoki solidaritatearen baloreak izan duen garrantziarekin.

Zerbitzu sozialen demandak gora egin du eta bide horretatik jarraituko du. Testuinguru horretan, kudeaketa eredu berritzaile bat ezarri behar da gure adinduak, langabetuak eta bazterketa arriskuan dauden pertsonak zainduz.

Askorentzat eredugarri den gure sistema bermatu ahal izateko, sistemaren finantzazioaren inguruan erakundeen arteko hausnarketa urgentea behar da.

Gipuzkoa orekatuagoa

Lau urte hauetan zehar egunero ikusi dut Gipuzkoaren indarra bere eskualdeetan datzala. Gurea ez da makrozefalia oinarritzen den eredua. Orografiari, jarduera ekonomikoari eta nortasunari lotuta, Gipuzkoaren berezitasuna lurraldearen oreka izan da. Horrek Lurralde eta gizarte bezala aberastu egiten gaitu.

Baina egitura horrek zenbait arazo sortzen ditu, konpondu behar direnak. Herri askok duten dimentsioagatik zerbitzu eskaintza mugatua dute eta horrek bertako biztanleak hiri handietara joatera behartzen ditu, Gipuzkoa barneko herri txikietako biztanleak bertan segitzea arriskuan jarriz.

Legealdi honetan LandaGipuzkoa egitasmoaren bitartez ekimen berriak martxan jarri ditugu 1.000 biztanletik behera dituzten herrietan.

Azpiegiturak hobetzea eta oinarrizko zerbitzuak bermatzea izan da gure helburua, bertako herritarrek bizitza kalitate egokia izan dezaten eta Gipuzkoan lehen eta bigarren mailako herritarrak egon ez daitezen.

Un modelo diferente

Con frecuencia, muchas de las personalidades que visitan Gipuzkoa y el País Vasco nos hacen la misma pregunta. ¿En qué radica la diferencia entre su situación económica y la de España? ¿Cómo han conseguido ustedes unas cifras tan envidiables en comparación con las del Estado?

Y realmente creo que a las preguntas de estos destacados visitantes, el último fue, por ejemplo, el ex primer ministro irlandés Bertie Ahern, la única verdadera respuesta es explicarles que desde las herramientas del autogobierno, y liderados por el nacionalismo, este país ha hecho una seria apuesta por la economía productiva. Este país, sus empresarios, sus trabajadores, las instituciones, hemos tenido un estilo de afrontar el futuro basado en el trabajo, el compromiso y la eficacia.

Fruto de ello es, por ejemplo, que Gipuzkoa pueda mantenerse en el 8% de paro, frente al 20% del Estado, o que estemos bastante por encima de la media del Estado e incluso de la media europea en el porcentaje del PIB que dedicamos a I+D+i. Dicho de otra manera, hemos apostado sin complejos por la industria y hemos creído en la calidad y en la innovación.

Por el contrario, el modelo de Zapatero y López inspirado en improvisaciones se ha derrumbado y sólo han generado desconfianza.

Gipuzkoarentzat etorkizunerako proiektua

Proiektu bat dugu. Gure herrietarako eta gure lurralderako etorkizuneko proiektu bat dugu. Legealdi honetako lau urteetan erakutsi dugu garbi daukagula zer nahi dugun gure herriaren etorkizunerako. Lehentasunak ezarri, eta eguneroko lan nekaezinean aritu gara gipuzkoarron egungo eta etorkizuneko ongizatea bermatzeko. Zailtasunak zailtasun, eta oztopoak oztopo, Foru Gobernuak Plan Estrategiko bati jarraituz hasieran ezarritako helburu nagusiak bete ditu.

Baina ez da nahikoa eta ez gaude gure lorpenak goratzen aritzeko garaietan. Gehiago nahi dugu eta inoiz baino ilusio handiagoarekin gaude Gipuzkoaren etorkizuneko proiektua lantzen jarraitzeko. Batzuk oso onak dira marketing elektoralean, Photoshopa maisuki erabiliz irudi dotoredun foiletoak egiten, edo mila aldiz iragarritako aurkezpenetan ezer berririk ez esaten. Iñigo Urkulluk behin baino gehiagotan esan duen moduan, ideia falta foiletoekin estaltzen dute batzuek. Guk ere erabiltzen ditugu foiletoak eta bestelako komunikazio-bideak, baina ez ideiak falta zaizkigulako, ideiak eta proiektuak ditugulako eta horiek herritarrei azaldu nahi dizkiegulako baizik.

Atzo aurkeztu genituen datozen udal eta foru hauteskundeetarako Gipuzkoan prestatu dugun programaren ardatz nagusiak. Ni buru nauen talde kementsu eta herrizaleak gogor lan egin du gure etorkizuneko proiektuari forma ematen. Eta benetan plazerrez aurkeztu nituen gure lurraldearen etorkizunerako, datozen lau urteetarako eta gehiagotarako dugun proiektuko ildo nagusiak. Ilusioz beteta nago, lau urtetan egindako bidean aurrera jarraitu nahi dugulako Gipuzkoaren eta gipuzkoarron zerbitzura lan eginez.

Hauek dira Gipuzkoako etorkizuneko proiektua gauzatzeko datorren legealdirako ditugun helburu nagusiak:
Bakearen eta erabakitzeko eskubidearen alde lan egitea.

«Kultura politiko berrian» oinarritutako gobernantza sistema sendotzea.

Krisi ekonomikoa gainditzea eta lurraldearen lehiakortasuna bizkortzea.

Politika sozialen finantzaketa eta iraunkortasuna bermatzea.

Euskararen erabilera bultzatzea eta kultur edukien sorkuntza sendotzea.

Lurraldeko azpiegitura handiak amaitzea eta mugikortasun edo garraio sistema bakarra jartzea.

Gipuzkoaren energia-aurrezpena kualitatiboki hobetzea, garapen iraunkorra areagotzearren.

Lurralde barruko orekan sakontzea.

Aurrekontu politika zuhurra eta zorrotza eta fiskalitate zuzena eta justua garatzea, aberastasuna sortzeko eta erantzukizun sozialez banatu ahal izateko.

 

*************************************

Datozen egunetan, eta hauteskunde aurretik, blog honen bitartez joango naiz sakonean azaltzen helburu horietako bakoitza lortzeko ditugun asmo, ideia eta egitekoak. Eta jakina! Zuen ekarpenak eta iruzkinak ongietorri izango dira, Gipuzkoa guztion proiektua baita.

88 udalerriko Gipuzkoa txiki eta aberatsa

Gure lurralde historikoak ezaugarri nagusi bat baldin badu, hori lurralde-oreka da. Gipuzkoa lurralde txikia da, baina luze-zabalean historia, nortasun eta aberastasun handiko udalerriak ditugu, eta benetan harro egoteko moduan gaude horretaz. Irundik Aretxabaletara, Mutrikutik Zegamara, Azkoititik Berastegira, 88 herrik osatzen dute gure Gipuzkoa. Eta guztiak dira garrantzitsu, eta beraz, guztiek izan behar dute lurraldeko erakundeen lehentasun.

Legealdi guztian zehar, lurralde-oreka hori eguneroko jardunera eramaten saiatu gara Gipuzkoako Foru Aldundian. Hasieratik oso argi eduki dugu lurralde-oreka mantentzeko ahalegin berezia egin beharrean gaudela Gipuzkoan, baina ezinbestekoa dugula etorkizunean ere lurralde aberatsa eduki dezagun oreka hori babestea eta sustatzea. Horretarako, legealdi hasieran egindako Plan Estretagikoan jasotako hiru helburuetako batek honela dio: Lurralde-oreka: udalerri txiki nahiz handietako biztanleei aukera berdinak eskaintzeko helburuz. Izan ere, Gipuzkoako herrien artean asko dira oso txikiak, beste asko txikiak, besta dezente ertainak eta gutxi batzuk handiak. Horregatik, guztiontzako proiektua egiterakoan, guztiei aukera berdinak ematea da erakunde publikoetako arduradunon eginkizuna. Eta horretan, gogor saiatu gara.

Atzo bertan, Beasaina (nire jaioterrira) bisita ofiziala egin nuen. Hango arduradun publikoekin eta bestelako eragile batzuekin egoteko aukera eduki nuen, udalerriko behar, proiektu, kezka, eta abarrak lehen eskutik jasotzeko. Legealdiaren hondarrean gara, baina Diputatu Nagusi batentzat beti izan behar du lehentasun lurraldeko herrietan, kaleetan, mendietan jendearekin egoteak. Aldundira bueltan, lau urte hauetako balantze moduan 88 herritatik zenbatetan izan garen errepasatzen aritu nintzen. Eta harro esan dezaket, ia-ia Gipuzkoko udalerri guztiak zapaldu ditudala, baina batez ere haietako guztietan ehundaka herritarrekin egon naizela. Modu ezberdinetan joan gara herrietara: bisita ofizialetan, Foru Aldundia Zure Herrian ekimenean, Gipuzkoa Eraikitzen ekimenean, enpresetara egindako bisitetan, eragileekin egindako bileretan, jaietan, eta abarretan. Azken batean, Gipuzkoako Foru Aldundian ardura gorena dudan honek, argi eta garbi eduki dut Gipuzkoa osatzen duten herri guztietan eta ahalik eta herritar gehienekin egoteak gure jardunaren iparra izan behar duela. Eta hala jokatu dut.

Baina lurralde-orekarekiko gure konpromisoa ez da bisitetara eta paseoetara mugatu. Programa konkretuak martxan jarri ditugu behar handiena duten proiektuak eta guneak bultzatzeko, eta guztion aberastasuna den horri eusteko. Aipagarria da benetan Landa Gipuzkoa 32 programa. Landa-gunea lurraldeko kohesio faktore gisa ulertuta, 40 milioi euro inbertitu ditugu oinarrizko jardueretan herri txiki eta handien arteko ezberdintasunak orekatzeko. Mila biztanletik beherako udalerrietan besteak beste honako ekimenak bultzatu ditugu:

  • Hirigintza-lanak
  • Erabilera anitzeko instalazioak
  • Bideak eta errepideak hobetzea
  • Ur-hornidura eta saneamendua

Landa Gipuzkoa 32 programaz gain, beste hainbat ekimen ere gauzatu ditugu lurralde-orekaren alde: nekazaritza eta abeltzaintza sektorearen aldeko diru laguntzak ematea, lurren bankuak sortzea edo parke naturaletan jarritako babes programak, besteak beste. Horiekin guztiekin Gipuzkoaren oreka bultzatzen saiatu gara. Uste dugu hori dela bidea, guretzat Gipuzkoa 88 herri horiek guztiak baitira eta guretzat gipuzkoarrak 88 herri horietako biztanle guztiak baitira. Eta konpromiso argia daukagu, aurrerantzean ere hala izan dadin.

Ingurumenaren alde bosgarren edukiontzia eta beste hamaika neurri

Aste honen hasieran, bosgarren edukiontzia Gipuzkoako beste zazpi mankomunitatetan zabaltzeko hitzarmena sinatu dugu. Hitzarmen honen ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak 400.000 euro inbertituko ditu hondakin organikoak bereizita jasotzeko edukiontzi edo kontainerrak gure lurraldeko herri gehienetara zabaltzeko. Sasieta, Urola Kosta, San Markos, Urola Erdia, Tolosaldea, Txingudi eta Deba Barrenako mankomunitateekin hitzartutakoari esker, edukiontzi marroiak laster izango ditugu kaleetan. Helburua argia da: 2016. urterako hondakinen %60 arte birziklatzea eta hondakin organikoen %10arekin konposta egitea.

Pauso garrantzitsua eman dugu hitzarmen honekin eta ingurumenaren aldeko apustuan, ezinbestekoa gainera. Baina ezin dugu bosgarren edukiontzia zabaltzea neurri puntual bat bezala hartu. Legealdiaren hasieran idatzi genuen kudeaketa plan estrategikoaren zazpi helburu nagusietako batek honela dio: «Ingurumena zaintzea, hondakinen tratamendu orokorra, uraren ziklo integrala eta energia berriztagarriak sustatzearen aldeko apustua eginez». Helburu estrategiko orokor hori lortzeko, azken ia lau urte hauetan hainbat neurri eta ekimen martxan jarri ditugu, eta gaur, Gipuzkoa duela lau urte baino hobeto dago ingurumenaren zainketari dagokionez.

Gaur egun hondakinen %40 birziklatzen da Gipuzkoan, eta kontziente gara ez dela nahikoa. Horregatik jarri dugu helburu lorgarri bat 2016 epemugatzat hartuta: %60ra iristea. Europako herrialde aurreratuei begiratzen badiegu, ikus dezakegu Suedian adibidez %35 dela oraintxe bertan birziklapen maila, eta buruan Alemanian, %48 dela. Espainian, berriz, %14 baino ez da birziklatzen. Birziklapenaren aldeko bide honetan, bosgarren edukiontzia ia herri guztietara zabaltzeak pauso kualitatibo handia ematen lagunduko digu.

Birziklapena bultzatu arren, ordea, badugu arazoa birziklatu ezin diren hondakinekin. Guk sortzen dugun zaborretik ahalik eta gehien birziklatu ondoren ere, eta hondakin organikoekin konposta egin ondoren ere, badago zati bat birziklatu ezin dena. Orain arte dena zabortegietan pilatzen joan gara, baina bukatu da zabortegien garaia Gipuzkoan. 2008. urtean itxi genuen hainbat burukomin eman dituen San Markoseko zabortegia, eta laster itxiko ditugu Lapatx, Sasieta eta Urteta ere. Horien funtzioa betetzeko, eta birziklagarriak ez diren hondakinei irtenbidea emateko, Zubietako hondakinen kudeaketarako zentroa abian jarri dugu. Erraustegia kokatuko den plataforma prestatzeko lanak abian dira, finantziazioa garantizatuta dago eta 2013. urterako martxan egongo da. Polemikarik gabe izan ez bada ere, gipuzkoar guztion ongizaterako beharrezkoa den proiektua gauzatzetik gertu dago.

Baina, agerikoa denez, ingurumenaren aldeko gure lau urtetako politika ez da hondakinen kudeaketara bakarrik zuzendu. Uraren kudeaketan eta energia berriztagarrien aldeko apustuan ere egin dugu bidea. Ibiurreko urtegia amaituta, Tolosaldeko eskualdean bizi diren 60.000 pertsona baino gehiagori kalitateko ur hornidura eskaintzen ari gara. Modu honetan, Gipuzkoako urtegien sarea amaitutzat eman dezakegu. Hala ere, lehorte garaietarako arazo gehien egon daitezkeen hainbat gunetan ur putzuak egokitzen ari gara batetik, eta araztegien sarea osatzen bestetik. Hamahiru araztegirekin osatuko da gure lurraldeko sarea. Dudarik gabe, urari dagokionez, pribilejiatuak gara gure lurraldean, baina dugun hornidura egokiak ez gaitzala gehiegizko kontsumora eraman. Uraren kontsumo arduratsua guztion egitekoa da. Energia berriztagarriei dagokienez, hainbat udaletan proiektu fotovoltaikoak martxan jarri ditugu eta auto elektrikoaren hainbat ekimen pilotu ere bultzatu ditugu.

Badakigu ingurumenaren aldeko lana egunerokoa dela eta guztiok egin beharrekoa gainera. Naturak ematen dizkigun aukeren gainetik bizitzen jarraitzeak ez du ez zentzurik, ez etorkizunik. Horregatik, ditugun baliabideak ahalik eta hobekien zaintzea guztion egitekoa da; eta nola ez! kontsumo arduratsua da ingurumena zaintzeko bide onena. Baina dudarik gabe, erakunde publikoon egitekoa da ingurumenaren aldeko politikak eta ekimenak bultzatzeaz gain, gure jarduera guztietan jasangarritasunaren printzipioa aplikatzea. Hori da gure erronka, eta etorkizunean ere lan horretan jarraituko dugu biharko gipuzkoarrek ere non eta nola bizia eduki dezaten.

Seminario en Oxford

El pasado sábado, 28 de noviembre, hicimos un viaje relámpago a Oxford para participar en un seminario internacional que llevaba como título «Social Capital and Social Networks». El seminario tuvo lugar en el Institute for Science, Innovation and Society de la Universidad de Oxford. Ocho expertos internacionales trataron los temas del capital social, colaboración en red, valores sociales y competitividad.

Desde la Diputación, y en el ámbito de Gipuzkoa Aurrera, impulsamos el proyecto de investigación e intervención llamado “Gipuzkoa Sarean”. El objetivo de “Gipuzkoa Sarean” es mejorar la competitividad del territorio mediante el fortalecimiento del capital social de los guipuzcoanos. Se pretende investigar el capital social que tenemos en Gipuzkoa.

El seminario del pasado sábado había sido organizado por el equipo de investigadores de la Universidad de Oxford que está trabajando en nuestro proyecto. Además de tener la oportunidad de conocer experiencias punteras a nivel internacional, se planteaban responder a las siguientes preguntas:

• ¿Cómo están trabajando el tema del capital social en otros lugares del mundo?
• ¿Qué relación existe entre el capital social y la economía? ¿Y qué relación guarda el capital social con la competitividad de un territorio?
• ¿Por qué son importantes los valores sociales para un territorio como Gipuzkoa? ¿Y el capital social? ¿Y la colaboración en red?
• ¿Podemos importar algún modelo puntero en el ámbito internacional para fortalecer el capital social y mejorar la competitividad en Gipuzkoa?

El seminario fue del máximo interés y, para quien le interese cuelgo aquí el decálogo de conclusiones que sacamos en una primera reflexión en caliente.