Aurrekontuen onarpena

Spread the love

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bilkurak Foru Aldundiak datorren urterako aurkeztu dituen aurrekontu orokorrak onartu ditugu gaur. Proposamenak EAJ-PNV eta PSE-EEren aldeko botoak jaso ditu, Alderdi Popularra abstenitu egin da eta EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek kontra bozkatu dute. Irakurketa positiboa egin behar dugu mugarri garrantzitsua delako, are gehiago legealdiaren hasiera izanda. Honi esker, anbizioz hasi dezakegu legealdia. Onartu ditugunak oso aurrekontu sozialak dira, eta horri esker jauzi kualitatiboa eman ahal izango dugu desberdinkeriaren aurkako borrokan; aldi berean, aurrekontu inbertsoreak dira, legealdiko proiektu garrantzitsuenak gauzatzen hastea ahalbidetuko digutenak, esaterako Adinberri, MUBIL edota Elkar-EKIN.