Gipuzkoa hurrengo 4 urteetan

Spread the love

Lau urte hauetan, gure asmoak bideratzeko gai izan gara, elkarrizketan oinarrituta eta gizarte osoarekin elkarlanean. Baina orain etorkizuna eraikitzen jarraitu behar dugu, prest egoteko ez ezik, baita etorkizuna eraikitzeko ere, proiektu sendo eta egonkor batekin Gipuzkoa lurralde indartsu bat izaten jarraitzeko.

Beren etorkizuna, ongizatea, bizi kalitatea eta enplegua botoaren mende daudela sinetsita bozkatzen dutenen inplikazioa lortu nahi dugu. Zuen babesa, konfiantza eta konpromisoa behar ditugu, bidea zabaltzen eta gure geroa sortzeko nahi kolektiboa errealitate bihurtzen jarraitzeko.

Sendotasun ekonomikoa

GIPUZKOA INDARTSU BAT, gure enpresak indartzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko.

Gizarte politika

GIPUZKOA INDARTSU BAT, gizarte babesa eta gure ongizate eredua bermatzeko.

Erakunde sendoak

GIPUZKOA INDARTSU BAT,  euskal erakunde sendo eta egonkorrak populismotik eta polarizaziotik babesteko.

Politika irekia eta etorkizunekoa

GIPUZKOA INDARTSU BAT, lidergo zintzo, integratzaile, eraginkor eta elkarrizketaren aldekoa bermatzeko.