Aspegirekin ekonomiaren azterketa

Spread the love

Foru Aldundiak eta Aspegi Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak gaur egungo egoera ekonomikoaren azterketa partekatu dugu, eta, horrez gain, enpresa-eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko abian jartzen ari diren ekintzen balantzea egin dute. Emakumeek enpresa arloan duen presentzia indartzen jarraitzeko, eta haren ikusgarritasunaren alde egiteko konpromisoan sakonduko dugu Izan ere, erronka horrek garrantzi berezia du pandemia osteko Gipuzkoa eraikitzeko.

Gaurko lan-topaketa foru erakundea lurraldeko ekonomia eta gizarte arloko eragile nagusiekin azken asteotan egiten ari den bilera-sortaren barruan kokatzen da, atzo behin betiko onartu zen aurrekontu-proiektuaren berri emateko eta jarduera ekonomikoari laguntzeko urteko planari begira ekarpenak eta proposamenak jasotzeko, hain zuzen. Plan horren diseinua burutzen dihardu Aldundiak uneotan, eta datozen asteetan aurkeztuko du emaitza. Krisiari aurre egiteko tresna nagusia izango da, eta sektore ekonomiko guztiak hartuko ditu kontuan, kudeaketa dualaren ikuspegiarekin. Ekonomia suspertzea Aldundiaren bigarren ardatz nagusia da, aurrekontu-zuzkidurari dagokionez, gizarte-politiken ondoren.

Horrekin barera, Aldundia eta Aspegi lankidetzan ari dira aspalditik, Laboral Kutxarekin batera, Emekin programaren garapenean. Programa horrek Gipuzkoan emakumeek sustatutako enpresak sortzea bultzatzen du, eta prozesu osoan zehar laguntza integrala eskaintzen die. 2020an, Emekin-en eskutik 112 enpresa sortu ziren, gehienak, % 65, zerbitzuen esparruan. 2007an abian jarri zenetik, programak 1.300 lanpostu baino gehiago sortzea erraztu du, eta lurraldeko gizonen eta emakumeen artean ekintzailetza-jardueraren tasa murrizten lagundu du. Aldundiak berriro babestuko du ekimena 2021ean, eta 240.000 euro bideratuko ditu. Era berean, foru-erakundeak beste hainbat lan-esparru jorratuzen jarraituko du: kontziliazio erantzukidean, 35 enpresak dagoeneko hartu dute konpromisoa Erantzunkide Sarean; neskatoen eta gazteen artean bokazio zientifiko-teknikoak – STEAM – sustatzen; edota lurraldeko I+G+b ekosisteman emakumeen parte-hartzea bultzatzeko ekintzak hedatzen.