Astigarragako Garraio Gunera bisita

Spread the love

Europar Batasunak ia hiru milioi euroko laguntza eman du Bidegi foru elkartea Astigarragan eta Oiartzunen egiten ari den Garraioaren Zentro Integrala eraikitzeko. Europar Batasunak Garraio Zentro Integralaren proiektua babestu du, eta azpiegitura hori 2.759.915 €-rekin finantzatzen laguntzea adostu du.  EBko Berrikuntzaren eta Sareen Agentzia Exekutiboarekin (INEA) sinatu ondoren, Bidegik partidaren % 50 jasoko du, eta gainerakoa obra amaitzean.

Orain arteko prozesu guztiaren helburua Europa barneko garraio-azpiegitura hobetzen eta zaintzen laguntzea izan da, garraio adimenduneko sistemekin (ITS) konektatutako aparkaleku seguruak eta babestuak izanik; horietan, garraiolariek eta haien ibilgailu astunek aparkaleku egokiak eta seguruak lortzen dituzte, zerbitzu eta atseden-instalazio modernoekin konbinatuta.