Boluntario saria 2020

Spread the love

Eskuzabaltasuna, konpromisoa, elkarlana eta gizarte kohesioa bezalako balioak bere egin eta zabaltzeagatik banatzen du urtero Gipuzkoako Foru Aldundiak Boluntariotza Saria, zeinek saritu duen aurten Begisare elkarteak ikusmen urritasuna eta pigmentu erretinosia duten pertsonen alde 23 urtez egindako lan eskerga. Zuen lanarekin ekarpen izugarria egin diozue lurralde kohesiotu eta sozialki aurreratu baten aldeko lanari.

Amaitzear gauden urtea gogorra izaten ari da benetan. Pandemiaren ondorioei aurre egiteko garaian, behar sozialak biderkatu diren honetan, boluntarioak izan dira gizarte krisialdi honi aurre egiteko garaian izan dugun eta daukagun aktibo nagusienetako bat. 40.000 boluntario baino gehiago daude Gipuzkoan, guztiak ere kolektibo ahulenei lagundu eta babesteko lanerako prest daudenak. Horren erakusle esanguratsuenetako bat dugu Begisare, bere ibilbideak erakusten duen moduan.