Burgoseko prozesua erakusketa

Spread the love

Memoriaren balioa  ezinbestekoa da euskal gizartean kultura politiko demokratikoa sendotzen jarraitzeko  eta horren adibidea da “1970-2020 Burgoseko prozesua. Frankismoari epaiketa” erakusketa. Gaurtik hasi eta urtarrilaren 26ra bitartean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta Euskadiren hurbileko historian izan zuen eragina azalduko du egitasmo honek, UPV/EHUren Donostiako campuseko Carlos Santamaria eraikinean.

Batetik, giza eskubideen urraketak jasan dituztenei zor diegu memoria. Gainera, kultura politiko demokratikoak gure gizartean oinarri sendoak izatea nahi badugu, ezinbesteko balioa da. Horrela bakarrik lortzen da bakean eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako bizikidetza finkatzea. Bide horretan sakontzea funtsezkoa da iraganeko akatsetatik ikasteko, indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen marra gorria inoiz gehiago ez gainditzeko.