Derrigorrezko desagertzeak

Spread the love

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrak derrigorreko desagertzeei buruzko jardunaldi bat antolatu dute gaur arratsaldean. Bertan, gai horri buruzko NBEko Lantaldeko hainbat adituk eta ordezkarik parte hartu dute, hain zuzen ere 40 urte bete direnean nahigabe edo behartuta desagertutako pertsonei arreta emateko organo hori sortu zenetik. Iraganean gertatutako “giza eskubideen urraketa guztiei” buruzko “egia ezagutu” beharra azpimarratu dugu, “kultura demokratiko baterantz aurrera egiteko” eta azken hamarkadetan bizitakoak bezalako pasarteak ez errepikatzeko.

Gure herriaren histori hurbila ETAren terrorismoaren eta motibazio politikoko gainerako indarkerien ondorio izugarri eta dramatikoek markatzen dute. Gaur egun, zorionez, une berri bat bizi dugu. Hala ere, gizarte bat eraiki nahi badugu, benetan demokratikoa den eta iraganeko akatsetan erortzea eragotziko duen kultura batean oinarritzen dena, funtsezkoa da iraganean gertatutako urraketei buruzko egia ezagutzea.