Eusko Ikaskuntzako presidente berria

Spread the love

Bilera egin dugu Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakari berriarekin. Erakundearen 102 urteko historian ardura horiĀ  zortzi lagunek bete dute eta lehendabiziko emakumea da Urkiza.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Ikaskuntzaren Kontseilu Errektorean parte hartzen du, erakunde fundatzaileetako bat den heinean, eta, haren izenean, gure lankidetza eskaini diogu presidente berriari, erakunde honek euskal gizartearen adierazpen bizi eta pizgarri gisa eta “gure garaiko erronken aurrean ezagutza eta ekimena sortzeko” eragile gisa jokatzen duen lana nabarmenduz. Pandemiak areagotu dituen kezka eta erronka sakonen aurrean, inoiz baino beharrezkoagoak dira Euskal Herrian jatorri eta helburu duten azterketa, eztabaida eta ikerketa guneak, euskal herritarren kezkei erantzutea helburu dutenak.