Gipuzkoa Talent Forum

Spread the love

Nazioartean esperientzia handia eta kualifikazio handia duten 260 pertsona baino gehiagok aukera izango dute aste honetan lurraldeko 36 enpresak eskaintzen duten lana eta lan aukerak bertatik bertara ezagutzeko, Gipuzkoa Talent Forumaren bosgarren edizioari esker. Aurtengo edizioa, pandemiaren ondorioz, modu telematikoan egiten ari dira lehen aldiz.

Talentua sustatzea eta erakartzea funtsezkoa da gure industriaren eta gure sare ekonomikoaren etorkizunerako, oro har, baita krisitik ateratzeko orduan ere. Izan ere, atzerrian lan egindako langile kualifikatuak, espezializatuak eta ohituak izatea beharrezkoa da Gipuzkoako enpresek epe ertainean lehiakorrak izaten jarrai dezaten eta egungo munduak planteatzen dituen erronka ugariei aurre egin ahal izan diezaieten. Prozesuen digitalizazioa, trantsizio energetikoa eta merkatu berrietara irekitzea garrantzi handiko erronkak dira, eta Gipuzkoaren giza potentzial osoa garatuz eta gure lurraldera profesional berriak erakarriz ekin behar diegu.