Gipuzkoako errepide adimentsuak

Spread the love

AP-8 eta AP-1 autobideak mugaz gaindiko proben laborategi bihurtuko dira, eta lurraldeko eta mundu osoko puntako mugikortasun- eta teknologia-enpresek beren ibilgailu autonomoak eta hainbat irtenbide teknologiko probatu ahal izango dituzte gure lurraldeko errepideetan. Mugaz gaindiko enpresak errealitate bihurtu dira Gipuzkoan.

Gure lurraldea komunikazioen korapilo estrategiko bat da, eta Gipuzkoa Living Lab mugaz gaindiko eta nazioarteko proiektu bat da, Europarekin zuzenean lotzen gaituena. Errepideen egokitzapenak milioi bat euroko aurrekontua du hasieran, eta Foru Aldundia AP-8 eta AP-1 errepideen 108 kilometroak 25 balizaz eta sentsorez hornitzen hasiko da uda hasieran.

Gipuzkoa Living Lab 2022rako egongo da martxan. “Aipagarria da proiektu honek duen potentziala. ITS (Garraio Adimenduneko Sistemak) zerbitzuek mugaren bi aldeetan hizkuntza teknologikoa bera izatea eragingo dute, eta hizkuntzak ere jarraipena izango du aukeratutakoa edozein dela ere, euskara, frantsesa edo gaztelania. Elkarreragingarritasun hori lortzeko probak egin behar dira, eta gurea ingurune ezin hobea da probak horiek egin ahal izateko. Hori dela eta, Gipuzkoa Living Laben muga eremua lehenetsiko dugu eta balizak Behobian jartzen hasiko gara, eta, ondoren, gure lurraldeak dituen 108 kilometroko autobidearekin jarraituko dugu. Gipuzkoako enpresei eta zentroei zerbitzua emateaz gain, egunero AP-8 eta AP-1 errepideak erabiltzen dituzten 50.000 ibilgailu baino gehiagori eman nahi diegu zerbitzua