Ikaslagun programa

Spread the love

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dugu, ekimen aitzindari bat bultzatzeko: hezkuntzan aukera berdintasuna indartzeko unibertsitateko boluntarioen IkasLagun programa. Programa horrek errefortzu akademikoa eskaintzen die Gipuzkoako babes sistemaren harrera jasotzen duten haurrei, eta bereziki egoitzetan daudenei, UPV/EHUko ikasleen borondatezko lanaren bidez.
IkasLagun programaren jatorrian UPV/EHUren beste programa aitzindari bat dago: Arrakasta programa, ekimen aitzindari bat, baldintza egokiak sortu nahi dituena, haurtzaroa eta nerabezaroa babesteko eta gizarte inklusioko sistemetan dauden gazteak unibertsitatera sar daitezen eta goi mailako ikasketak arrakastaz egiteko aukera izan dezaten. Arrakasta programa Gipuzkoan jarri zen martxan, UPV/EHUko Hezkuntzako Azterketa Historiko eta Konparatuen Garaian Taldean egin zen doktorego tesi batetik abiatuta.  Gaur egun programa martxan da Bizkaian eta Araban ere.