Koldo Mitxelena Kulturunea

Spread the love

KMK eraberrituraren proiektua aurkeztu dugu gaur. XXI. mendeko liburutegi bihurtuko da Koldo Mitxelena Kulturunea, bere ibilbidea etorkizunera proiektatzeko eta zerbitzu publikoaren izaera indartzeko, gizarte kultuago, irekiago eta kohesionatuago baten alde. Birmoldaketak aukera emango du liburutegi gunea handitzeko, eraikina teknologia berrietara egokitzeko eta zerbitzuak zabaltzeko; helburua da kultur eskaintza hobetzea, publiko berrietara iristea eta zentroa irekitzeko ordutegia zabaltzea, asteburuetan ere zabalduko baita.