Lehen bilera UPV/EHUko erretorearekin

Spread the love

Lan bilera izan dugu gaur Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearekin, Ferreirak euskal unibertsitatearen agintea hartu zuenetik bi erakundeen artean egindako lehen bilera instituzionalean. Harrera foru-jauregian egin diogu, eta bi eragileek izandako lankidetzaren balantzea egiteko balio izan du, bai eta Etorkizuna Eraikiz programaren ibilbidea eta etorkizunerako aukerak aztertzeko ere. UPV/EHU programaren partaide da 2016an abian jarri zenetik eta elkarlan horretan sakontzen jarraitzeko konpromisoa hartu dugu, gizarteak garai berri honetan dituen erronkei erantzuna emango dien etorkizuneko agenda bat sendotzeko, eta pandemiaren aurrean Gipuzkoa eta Euskadi berreraikitzeko prozesua bizkortzeko.

Zorterik onena opa diogu EHUko errektoreari bere ibilbide berrian;  Foru Aldundiaren babes osoa izango du unibertsitatea lehen mailako aktorea delako krisia gainditzeko, talentua sortzeko, ezagutza aurreratua sortzeko eta gizartearen eta gure ekoizpen-sarearen zerbitzura jartzeko duen eginkizun garrantzitsuagatik. Zeregin horrek lotura zuzena du gure eredu sozioekonomikoaren bi alderdi nagusiekin: lehiakortasuna eta gizarte-ongizatea.