Plastigaur enpresara bisita

Spread the love

Plastigaur, susperraldi berdean eta ekonomia zirkularrean bidea urratzen ari den enpresa erreferenteetako bat da gure lurraldean. Bertan izan gara bisitan gaur.  Berrikuntza berdea bultzatzeak bere biziko garrantzia dauka gizarte eta ekonomia lehiakortasunari eutsi eta lurraldearen susperraldi ekonomikoa bizkortu”ahal izateko. Funtsezkoa izango da datorren urteotan ekonomia iraunkorrago eta klimatikoki neutroago bat eraikitzeko eraldaketan sakontzea,  gure industriaren eta enpresen garapena markatuko baitu horrek. Beraz, desafio honi aurre egiteko gaitasunak baldintzatuko du gizarte gisa dugun oreka eta etorkizuneko ongizate maila.

Pandemiaren ondorioek areagotu eta bizkortu egin dituzte Gipuzkoak lehenagotik zituen erronkak. Ildo horretan, klima aldaketaren aurkako borroka eta ekonomia berderako trantsizioa lurraldeko  lehentasun nagusien artean daude.         COVID-19ren krisiaren ondoren, susperraldi berdea bultzatzea da Europak egungo testuinguruari aurre egiteko ezarritako ardatzetako bat. Gure lurraldea planteamendu horrekin % 100ean lerrokatuta dago. Funtsezko elementua da, izan ere, krisialdi honetatik atera nahi badugu lanpostu berriak sortuz, lurralde moderno eta sozialki aurreratu gisa indartuz.