Politika orokorreko urteroko batzarra

Spread the love

Legealdiko lehen urtearen balantzea egin eta COVID-19aren pandemiak Gipuzkoan utzitako ondorioei aurre egiteko neurrien berri eman dugu Batzar Nagusietan, politika orokorreko urteroko batzarrean. Batetik, batzarkideen aurrean Aldundiaren “lehentasun nagusia” berretsi du dugu, hau da, “herritarren osasuna, ongizatea eta bizitzak” zaintzea, bereziki “zaurgarrienak” diren adineko pertsonak babestuz. Bestetik, gizarte desberdintasunaren aurkako  ahaleginean “are eta indar gehiagorekin” eragiteko konpromisoa hartu dugu; Ekonomia Suspertzeko eta Biziberritzeko Plan berri bat iragarri dugu eta, horrez gain, langabeziari eta bazterkeriari aurre egiteko Elkar Ekin Lanean programa indartuko dugula aurreratu dugu.