Bilera Txoke Planaren arduradunekin

Spread the love

Txoke Planaren arduradunekin bilera egin dugu gaur goizean Txara II eraikinean, Gizarte Politiketako departamentuaren egoitzan. Gizarte zerbitzuetako langile guztien konpromisoa eta lan ona eskertu nahi dut eta adierazi eskura ditugun baliabide guztiak erabiltzen ari garela, Aldundiak duen eskarmentu eta baliabide guztiak ari garela jartzen adinekoen egoitzen zerbitzura, guretzako lehentasunezkoa den kolektiboa bertan baitago momentu honetan.

Bileraren ostean, Txaran ezarri den emergentziako biltegi logistikoa bisitatu dugu. Azken asteotan, Gizarte Politika departamentuak bertatik kudeatu eta banatzen ditu egoitzetako langileentzako babes materialak, betiere zentro bakoitzaren eguneroko beharren arabera. Krisia hasi zenetik, Gizarte Politika departamentuak jada 100.000 maskara eta 30.000 Norberaren Babeserako Ekipamendu bidali ditu lurraldeko zentro sarera. Material hau Osakidetzak banatzen duenaren osagarria da.