Wolfratrexen instalazio berrietara bisita

Spread the love

Hilean 38 milioi maskara ekoiztuko dira laster Bergaran. Gaur bisitatu ditugu Wolfratex-en instalazio berriak eta bertatik bertara ikusi ahal izan dugu Lazpiur, Egile, Enbalan3 eta IDR enpresen indarren batuketak duen emaitza: gizarteari, ekonomiari eta osasunari egindako ekarpena.

Ekimen txalogarria, benetan. Lankidetza baten eredu bikaina. Krisi soziosanitarioaren aurrean gure enpresen eta lurraldearen egokitzeko eta berritzeko gaitasunaren garrantzia erakusten du.