Zelatun enpresara bisita

Spread the love

Zelatun enpresak Albizturren duen egoitzan izan gara gaur, non konpainiak bere instalazioen zati bat berritu duen maskarak ekoiztea helburu duen negozio unitate berri bati ekiteko.Gutun-azalak egiten espezializatua dagoen familia-enpresa horrek egindako inbertsio garrantzitsua in situ ezagutu ondoren, lurraldeko enpresa txiki eta ertainekiko (ETE) dugun “erabateko konpromisoa eta hurbiltasuna” berretsi nahi dut, “lehiakortasuna, berrikuntza eta izaera ekintzailea” zigilu duen Gipuzkoako enpresa ereduaren aldeko apustuari “eustera” dei eginez.

Enpresa albizturtarreko zuzendaritzan diharduen bigarren belaunaldiarekin, Julen eta Jon Tejeria Elola anaiekin bilera egin dugu, bai eta enpresaren sortzailearekin ere, Julian Tejeriarekin. COVID-19aren pandemiaren ondorioek markatutako egungo egoera ekonomikoa aztertu dugu elkarrekin, enpresak egindako inbertsioen berri izateaz gain.

Gure enpresek egoera zaila bizi dute, eta, horregatik, gure borondatea eta konpromisoa berretsi nahi dugu, beren beharretatik eta errealitatetik inoiz baino gertuago egoteko. Gipuzkoako enpresa berritzailea da, mundura irekia, ekintzailea, sustraitua eta enplegu duina sortzen duena. Eredu hori babesteko unea da. Horregatik guztiagatik,  Aldundia lanean ari da ehun ekonomikoaren premia “larrienei” erantzungo dieten neurriak hartzen jarraitzeko eta, era berean, lehiakortasunera, parte-hartzera eta berrikuntzara bideratutako laguntza lerroei eusteko.