Erdu programaren aurkezpena Haurtxoak egoitzan

Spread the love

Konfinamenduaren ondorioz, bereziki ahulak diren egoerak agertu dira, besteak beste adikzioak dituzten eta alarma-egoeran beren mendekotasunaren gaineko kontzientzia hartu duten pertsonak. Bestalde, konfinamenduaren beste ondorio batzuk drogen kontsumoaren igoera izan da.

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sendotu egin du, “Inor atzean Utzi Gabe” funtsaren barruan, Erdu – Adikzioetan Hurbiletik Esku hartzea programa. Ekimen horrek bi laguntza-baliabide aurreikusten ditu. Batetik, hala behar duten baliabideetara doazen Unitate Mugikor Espezializatuak daude, haietan egiten den lanaren osagarri den adikzioen inguruko arreta eskaintzeko, osasuneko eta gizarte-babeseko sistemekin koordinatuta dagoena. Orain arte, unitate horiek Bilboko arloan baino ez ziharduten, eta, orain, hiru lurraldeetara zabaldu dira.

‘Haurtxoak’ egoitza eta ‘Erdu’ programa gure ereduaren eraginkortasuna baliozkotzen duten bi jardunbide egoki dira. Bizi-proiektu berria duintasunez hasten duen emakume bakoitzak eta etorkizun hobea antzeman dezakeen adingabe bakoitzak zentzua ematen diote bazterketaren aurka, berdintasunaren alde eta gizarte-kohesioaren alde egiten dugun apustuari.