Abian da Beasain kontziliazio erantzunkiderako laborategi bihurtuko duen ekintza plan aitzindaria

Beasain kontziliazio erantzunkiderako laborategi bihurtuko duen ekintza plana aurkeztu dute erakundeek eta herriko ikastetxe, elkarte eta enpresek. Hain zuzen ere, azken hilabeteotan elkarlanean garatu dituzte HerriLab egitasmoa gauzatzeko lan-ildoak eta horiek guztiak ezagutzera eman dituzte gaur goizean Igartza jauregian egindako jardunaldian, non elkartu diren 80 herritar eta ordezkari.