Koordinazio bilera Donostiako udalarekin

Eneko Goia alkatearekin bideokonferentzia bidezko bilera egin dugu, pandemiak eragindako krisialdi sozial eta ekonomikoari erantzuteko egitasmoak aztertu asmoz.  Covid-19aren efektuak ahalik eta gehien saihesteko eta leuntzeko bi erakundeok martxan jarritako egitasmo eta neurriak partekatu ditugu.

Gizarte osoa lankidetza eta konpromiso eredugarria erakusten ari da gaitz honi komunitate gisa aurre egin, elkar zaindu eta kolektibo ahulenak babesteko. Erakundeok ere ahalegin horretan ari gara buru-belarri eta, orain inoiz baino gehiago, ezinbestekoa dugu koordinazio eta interlokuzio bideak indartu eta bizkortzea.