Inoizko zerga bilketarik handienak izango ditu Gipuzkoak, bai aurten zein datorren urtean

Gipuzkoako ekonomia errekuperatzen ari da eta hau eragin zuzena ari da izaten zerga bilketan. Pasa den asteko Herri-dirubideen Euskal Kontseiluan onartutako aurreikuspenen arabera, lurraldeak 5.176 milioi euro jasoko ditu 2021 honetan (2020an baino %11,7 gehiago), eta 5.356 milioi euro datorren urtean (aurten baino %3,5 gehiago). Biak ala biak, errekorreko erregistroak dira. Ekonomia errekuperazio betean dago eta, momentu honetan, erakunde eta administrazio publikoek paper garrantzitsua jokatzen dute berrindartze horretan: Berreskuratzeak sektore eta herritar guztietara iritsi behar du. Ez gara ari batzuen ongizateaz bakarrik, baizik eta gizarte osoarenaz, eta hor eragin behar dugu administrazio publikook.    

Beraz, erakunde publikoen ikuspegitik, anbizioz jokatzeko momentua da, eta hala egingo dugu. Kudeaketa txukuna eta zuhurra egiteko momentua da, eta Aldundiak eragile aktiboa izan nahi du COVID-19aren krisi osteko berrindartze honetan. Horretara bideratuko dira nagusiki erakundearen datorren urteko aurrekontuak. Horretara egongo dira bideratuta gure aurrekontuak. Berreskuratzea ekonomia sektore guztietara eta herritar guztietara iritsi behar da. Ez gara ari batzuen ongizateaz bakarrik, baizik eta gizarte osoarenaz, eta hor eragin behar dugu administrazio publikook.