ZIUR-ek industriaren zibersegurtasuna indartzeko hiru ekintza-ildo aurkeztu ditu

ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak datozen hilabeteetarako jarduera-esparru nagusiak aurkeztu ditu Gipuzkoa IndustrySec 2022 kongresuaren barruan. Ekitaldiak Gipuzkoako industria, zibersegurtasun-enpresak, mundu akademikoa eta lurraldeko zibersegurtasun-ekosistemako eragileak bildu ditu, zibersegurtasunaren arloko joera global handiak eta zibermehatxu horiei industria-ingurunetik ematen zaien erantzuna ezagutzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren testuinguruan duela lau urte sortu zenetik ZIURek izan duen bilakaerak, industria arloko enpresen zibersegurtasuneko gaitasunak indartzeko eta lurraldean sektore teknologikoaren garapena bultzatzeko gauzatutako jarduera nabarmentzea ahalbidetzen du.
Elkarlanaren funtsezko balioan jarri behar da azpimarra, dela Gipuzkoako industriaren lehiakortasunari eusteko, dela gaur egungo eraldaketa eta ziurgabetasun egoerari aurre egiteko. Esparru hau eredugarria da. Izan ere, zibersegurtasunaren alorrean, enpresa txiki eta ertainen, zentro teknologikoen, unibertsitateen eta erakundeen arteko lankidetzan oinarritutako ekosistema indartzen ari da Gipuzkoan. Horrek bide egokia zein den erakusten digu, gure industria ekonomiaren gorabeheretatik babesteko, ekonomia indartsu eta lehiakorrari eusteko, ongizatea eta enplegua sortzen dituen ekonomia bat mantentzen jarraitzeko.

ZIURren laborategi berria

ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, zibersegurtasuneko laborategi aurreratu berria inauguratu du gaur goizean eta instalazio berriak bisitatzeko aukera izan dugu . Punta-puntako laborategia da eta instalazio berri hauekin ZIURen proiektua behin betiko kontsolidatzen da. Segurtasun digital industrialaren esparruan eskualde eta nazioarteko erreferentzia bihurtzeko lurralde gisa egiten ari garen apustuaren erakusle argia da. Azpiegitura berriak 350.377,85 euroko kostua izan du (BEZa barne), eta Gipuzkoako enpresa industrialentzat, zibersegurtasunaren sektorearekin lotutako ekoizleentzat (bai produktu industrialak ekoizten dituztenentzat zein zibersegurtasun arloko soluzioak egiten dituztenentzat) eta teknologia zein ezagutza zentroentzat.
ZIURek 2019ko amaieran ireki zituen ateak, eta orain, laborategiarekin, bere gaitasunak guztiz osatuko ditu. Aldi berean, Gipuzkoako industriak bizi duen eraldaketa digitalaren prozesuan konfiantzazko aliatu gisa duen rola sendotzen da, sektore honetako sektoreei zibersegurtasunaren munduan orientatzen eta agertoki berriak dakartzan mehatxuak kudeatzen lagunduz.

Industriaren zibersegurtasuna sustatzeko aliatu estrategiko bilakatzea helburu, abian da ZIUR zentroa.

ZIUR Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak Donostian izango duen egoitza zabaldu dute gaur, helburu argi batekin: ziber-erasoen prebentziorako Gipuzkoako industriaren aliatu “estrategiko” bilakatzea, horrela gure enpresen lehiakortasun segurtatu ahal izateko. Instalazioak Zuatzuko enpresa parkearen Urola eraikinean kokatuta daude eta, bertan, beti ere bikaintasuna eta ekonomia-ehunarekin kolaborazioa oinarri hartuta, ezagutza aurreratua sortu eta Gipuzkoa zibersegurtasun industrialean Europa mailako erreferentzia bilakatu dadin lan egingo dute.