Belabietako tunela berritzeko lanak amaitu dira, 11 hilabeteko lanen ondoren

Gipuzkoako zatian A-15 errepideko tunelik luzeena berritzeko lanak amaitu dira. Belabietako Iruña norabideko hodiaren 1.836 metrotik gorako instalazioak berritu eta modernizatzeak 11 hilabeteko lana eta 16,5 milioi euroko inbertsioa ekarri du.

Tunela igande honetan, maiatzak 8, irekiko dute, eta A-15 errepideko zirkulazioa normaltasunera itzuliko da, ia urtebetez Belabietatik bypass bidez zirkulatu ondoren. Autobia hau lurraldeko azpiegitura garrantzitsuenetako bat da. 14.000 ibilgailu baino gehiago ibiltzen dira egunero A-15 errepidearen zati horretan. Tunel hori berrituta, aurrerapauso handia egin dugu gure bideen segurtasunean, erosotasunean eta digitalizazio progresiboan. Eskerrak eman behar dizkiegu ohiko erabiltzaileek esku-hartzeak iraun duen hilabeteetan egindako ahaleginagatik.

Belabietako tuneleko birmoldaketa izan da 2020aren amaieran pandemiaren inpaktu betean birabiarazitako lehentasunezko proiektuetako bat, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak euskal erakundeen defizit-muga osoko bilkuran zabaltzea ekarri zuen akordioaren ondoren. Inbertsio publikoek zeregin antiziklikoa dute lurraldeko jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren palanka gisa. Esku-hartze horrek, duen garrantzia kontuan hartuta, lurraldearen susperraldi ekonomikoari ere ekarpena egiten dio.

    

Hasi dira A-15ean Belabietako tunela berritzeko lanak

Bide Azpiegituretako foru diputatu Aintzane Oiarbidek lagunduta Belabietako tunela bisitatu dugu gaur goizean, A-15aren Gipuzkoako zatiko tunelik luzeena berritzeko lanak hasi diren egunean.Lekuan bertanezagutu dugu 15 milioi euro inguruko aurrekontua duten obra hauen neurri eta garrantzi kualitatibo handia. Obra horien ondorioz, trafikoa bypass bidez ibili beharko da berritzeak iraungo duen 10 hilabeteetan.

          Belabietako tuneleko esku-hartzea izan zela iazko urtearen amaieran berrabiatutako lehentasunezko proiektuetako bat, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak euskal erakundeen defizitaren muga handitzea erabaki ondoren. Aldundiak sustatutako funtsezko obretako bat da, mugikortasun gero eta seguruagoa, erosoagoa eta modernoagoa bermatzera bideratua. Jarduera kualitatiboki garrantzitsua da lurralde orekaren, Nafarroarekiko komunikazioen eta korridore atlantikoan azpiegitura aurreratuen sarea izateko beharraren ikuspegitik..

          Belabietako tunela 1995etik dago martxan, 1.836 metro luze da, A-15 autobidean dago (Nafarroa-Gipuzkoa autobidea), eta hodi bat du noranzko bakoitzeko. Azpiegitura hori Europa barneko sarearen parte da, eta, 500 metro baino gehiago dituenez, Europako 2004/54/EE Zuzentarauaren arabera, segurtasun baldintza berri batzuk bete beharko ditu, Europako herritar guztientzako babes maila uniformea, etengabea eta handia bermatzeko.