Hurkoa Fundazioarekin hitzarmena

Hurkoako ordezkariekin lan bilera egin dugu, fundazioaren 30.urteurrenaren testuinguruan. Nire esker ona Hurkoa osatzen duten pertsona guztiei- langileei, boluntarioei eta familiei-, Gipuzkoako pertsona zaurgarrienei laguntzen egindako lan ordainezinagaitik, tutoretza jardueraren bidez eta mendekotasun egoeran dauden adinekoei, desgaituei eta gaixotasun mentala dutenei arreta emanez.

Gizarte Politikako Departamentuak Hurkoarekin duen lankidetza hitzarmena zabalduko du, mendekotasun egoeran dauden, desgaitasunen bat duten edo babesik gabe dauden pertsonen tutoretzan sakontzeko eta, horrela, pandemiari aurre egiten jarraitzeko, pertsona ahulenak babestuz.  Hurkoa fundazioak pertsona zaurgarrienen tutoretza gauzatzen du, haien interesak, ongizatea eta bizi kalitatea zainduz, eta, horretarako, bi erakundeen arteko hitzarmenak 60.000 euroko igoera izango du aurten, gehien behar duten pertsonen babesean lankidetza estuan jarraitzeko.

Ane Insausti ingeniari donostiarra izango da Mubil elektromugikortasun zentroaren zuzendaria

Gaur, Mubil Fundazioaren patronatuak onespena eman dio Ane Insausti Altuna (Donostia, 1984) Gipuzkoan egitekoa den Elektromugikortasun Zentroko zuzendari izendatzeari; bera arduratuko da datozen hilabeteetan Tolosako Usabal industrialdean behin-behineko egoitza abian jartzeaz, beraz. Zuzendari berriak Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterra egin zuen Nafarroako Unibertsitatean eta Municheko Unibertsitatean, nahiz MBA, China Europe International Business School delakoan (CEIBS); horrez gain, esperientzia handia du ingeniaritzan eta proiektuen kudeaketaren alorrean nazioartean.

Insaustik erantzukizun oso garrantzitsua hartuko du bere gain, izan ere, bere ardura izango da Mubilen Tolosako behin-behineko egoitza martxan jartzea, zentroaren hasierako proiektuak aktibatzea eta Donostiako Eskuzaitzeta industrialdean behin betiko kokapena gauzatzeko urrats berriak ematea. Insaustik, hain zuzen ere, ibilbide luzea egin du proiektuen zuzendaritzan, eta hori, zalantzarik gabe, balio handiko aktiboa izango da Gipuzkoako Elektromugikortasun Zentroa abian jartzeko orduan. Azken urteotan Inditex taldean aritu da lanean, non banaketa proiektuen zuzendaria izan baita bost urtez.

Uzturre Fundazioan euskarari buruzko hitzaldia

Hitzaldi osoa hemen daukazue. BIDEOA. Edozein kasutan, bertan egin nituen bi aipamen ez dira testu horretan agertzen, eta hemen ipintzen dizkizuet.

Joan Mari Torrealdaik idatzitako “El libro negro del euskera” liburutik ateratakoak dira.

Euskarak historikoki izan duen atzerakadaren bi arrazoi nagusiak agertu nahi nituzke:

a) Espainiar eta frantziar estrategia uniformatzailea: Errege bat, moneta bat, hizkuntza bat. Adibide bat:

PELIGROSO UN OBISPO DE HABLA VASCA. 1861

“Memoria o consideraciones sobre la reunión de las tres provincias vascongadas en un solo Obispado, con la silla episcopal en Vitoria” que envía el abad electo de Santo Domingo de la Calzada –Justo Barbagero- al Ministro de Gracia y Justicia, con fecha 5 de agosto de 1861.

“Teniendo los vascongados Obispo de su habla, Cabildo y párroco de su habla, se aferrarán más y más en ella, tratarán de extenderla por los límites de las tres provincias, ganando el terreno perdido, y haciendo de ella una lengua nacional; y si a esto se agrega la mayor afición que cobrarán a sus costumbres, tradiciones, fueros, que en cierto modo se autorizan y sancionan, se habrá contribuido a formar en España una nacionalidad distinta, y una base de separación política para los que más adelante quisieran invocar el principio de las nacionalidades”.

(herrialdeak zatituta): “Se habrán hermanado la conveniencia y el derecho, los intereses de la Religión y los del Estado”
b) Euskaldunon kontzientzia falta. Adibide bat: nire herrikoa da, eta Torrealdairen liburuan agertzen den lehen erasoa. “Ohore” ikaragarria beasaindarrontzat.

ANILLO Y CASTIGO. 1730

Cláusula estipulada entre el pueblo y el maestro de Beasain, el día 9 de enero de 1730.

“Y que no les permita hablar en vascuence sino en castellano, poniendo anillo y castigándoles como merecen”.

Ondorioa: egitura politikoa eta herri kontzientzia BIAK dira ezinbestekoak hizkuntza batek (eta herri batek) bizirauteko.