Sueskola: aitzindari berrikuntzan eta formazioan

Hamar urte bete ditu Ordizian kokatuta dagoen Sueskolak, berrikuntzaren eta formakuntzaren aldeko apustuaren bidez, gure lurraldea eraginkorragoa da suteen prebentzioan eta hauen kontrako borrokan.  Denbora honetan, 2.700 ikastaro eskaini dituzte bertan, 37.000 ikasleri.

Gipuzkoa lurralde berritzailea da: ezagutza aurreratua sortu eta zabaltzen duen ehun ekonomiko eta soziala daukagu alor guztietan, baita suteen eta larrialdien arloan ere. Estatu mailan “aitzindaria” den Sueskola bezalako zentro batek berrikuntzaren eta formakuntzaren alde egindako apustuari esker, Gipuzkoa eraginkorragoa da suteen aurkako borrokari eta prebentzioari dagokienez.