MUBILen egoitzaren inaugurazioa

MUBIL Gipuzkoako Mugikortasun Adimentsu eta Jasangarriko Zentroaren lehenengo egoitza fisikoak gaur ireki ditu ateak, Tolosako Usabal industrialdean. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren esparruan sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen RIS-3 espezializazio adimentsurako estrategiarekin lerrokatuta dago. Beraz, proiektua errealitate bihurtu da, eta etorkizunari begira, Gipuzkoa eta Euskadi osoa mugikortasun berriaren abangoardian jartze anbizioarekin hasiko da lanean. Horretarako, punta-puntako azpiegitura diferentzial bat du, bakarra Europako hegoaldean, mugikortasun adimentsu eta jasangarrian erreferentzia-polo bat eratzeko prozesuaren lehen urratsa izango dena.

Usabalgo zentroak punta-puntako instalazioak dituela, eta MUBILen proiektuak administrazio eta enpresek partekatzen dituzten bi eraldaketa prozesu batzen ditu: teknologiko-digitala eta energetiko-eolikoa. Gainera,  Tolosako instalazioak martxan jartzea da Mugikortasun Berriaren Poloa sortzeko prozesuaren lehen mugarria; hain zuzen ere, Euskadi Next Programan jasotako Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu estrategikoetako bat da, Europako funtsetatik 86,5 milioi euro mugiaraztea helburu duena. Hauek barne hartuta, 156 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da guztira MUBILen proiektuan.

Gipuzkoak eta Euskadik mugikortasun iraunkorraren arloan punta-puntako enpresak dituzte, Europa mailan erreferentzia diren zentro teknologikoak eta arlo horretako ezagutza-ekosistema aurreratua. MUBILek topagune bat eskaintzen du gure gaitasun industrialen potentzial berritzaile guztia bideratzeko eta bultzatzeko, bai eta gure herrialdean ekonomia gero eta aurreratuagoa, digitalizatuagoa eta iraunkorragoa sustatzeko ere. Gaur urrats berri hau eman dugu, elkarlanetik abiatuta, berritzeko, aukera berriak sortzeko, gure industria eraldatzeko eta indartzeko.

Banda zabal ultraazkarra Gipuzkoako baserri guztietara

Gaur goizean  banda zabal ultra azkarraren inguruko lan jardunaldia egin dugu Gipuzkoako udalerrietako eta landa garapen elkarteetako 85 ordezarirekin batera. Helburua2023rako, Gipuzkoako landa eremuko baserri guztietara banda zabalarekin heltzea, baserria edonon egonik ere, eta diskriminaziorik ez egitea, ez teknologia mailan, ezta prezioan ere. Landa eremuko biztanle gehienek hiriguneetan bizi diren pertsonek dituzten bizitzeko eta lan egiteko baldintza berak izatea bilatu nahi da, hiriguneen mailako zerbitzu eta ongizatea sustatuz, eta landa ingurunea erakargarri izan dadin, biztanlegoari eutsiz. Horrek esan nahi du, besteak beste, Errezilen bizi denak Donostiako Avenidan bizi denaren pareko internet konexioa edukitzea. Horretan dihardugu.